Udarako eskaintza zabala prestatu dute Elgoibarko Ludotekak eta Gaztelekuak

Barren.eus 2015ko eka. 4a, 06:28

Elgoibarko Izarrak kudeatzen dituen Elgoibarko Udal Ludotekak eta Gaztelekuak udarako hainbat ekintza antolatu dituzte, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Era berean, Ludotekak Aste Nagusia ospatu zuen joan den astean. (egitaraua eta argazkiak dauzka)

Ludotekako umeentzako udalekuak, egun-pasak, asteburu-pasak eta bestelako hainbat irteera antolatu dituzte. Ekintza horietan parte hartzeko ludotekako bazkide izan behar da. Maiatzetik uztailera bitarteko bazkidetza kuota 15 eurokoa da. Informazio gehiagorako 943 748 883 telefonora deitu daiteke.

Gaztelekuak, bestalde, Arcachoneko ur-parkera irteera, zaldian ibiltzera joatea, Sendavivara irteera, surf ikastaroa eta Konkis Tourra antolatu ditu, besteak beste. (Arcachonera eta Sendavivara egingo dituzten irteerak Atxutxiamaikarekin elkarlanean antolatuko dituzte). Horrez gain, Larraulen astebeteko udalekuak egingo dituzte, eta Gaztetxef saioa ere antolatu dute. Horiei buruzko informazio guztia 943 743 228 telefonoan eskuratu daiteke. Era berean, ondorengo diptikoetan duzue informazio gehiago:

• Aste Nagusia Ludotekan
Aste osoko egitaraua prestatu zuen Ludotekak VI. Aste Nagusia ospatzeko. Hona hemen argazki bilduma: