Zabaldu dute Elgoibarko haur eta nerabeen aisia eskaintzan parte hartzeko diru-laguntzak eskatzeko epea

Barren.eus 2019ko api. 24a, 09:54

Haur eta nerabe guztiek oporraldietako aisia eskaintzetan baldintza berdinetan parte hartzeko aukera izan dezaten, 6.500 euro emango ditu Elgoibarko Udalak diru-laguntzetan.

Familia ugari eta guraso bakarreko familiei zuzenduta daude, eta baita, bi eredu horietako familia izan ez arren, bigarren seme-alabaren izen izematea egiten duten familiei eta gizarte izaerako diru-laguntzen bat (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdiko Laguntza) jasotzen dutenei ere. Eskabideak aurkezteko epea zabalik dago eta maiatzaren 15ean itxiko da haurrentzakoa eta ekainaren 19 nerabeentzakoa. Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira, edo bestela, www.elgoibar.eus posta-bulegoan. Diru-laguntzak eskatzeko, berriz, honako baldintza hauek bete behar dira:
- Elgoibairren erroldatuta egotea deialdi honetan ezarritako eskaera-epearen aurreko sei hilabeteetan gutxienez.
- Familia ugariaren edo guraso bakarraren titularra izatea, haurrentzako edo nerabeentzako aisia eskaintzan bigarren seme-alabaren izen ematea egitea, edo gizarte izaerako honako diru-laguntzaren baten titularra izatea eskaera egiten den unean: Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentza edo Gizarte Larrialdiko Laguntza.
- Bere ardurapean izatea 2 urte edo gehiagoko edo 18 urte baino gutxiagoko adingaberen bat.