Atxutxiamaika eta Ludotekaren udaldian izena emateko epea astelehenean zabalduko dute

Barren.eus 2019ko api. 5a, 08:46

Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika egitasmoak eta Udal Ludotekak haurrentzako aisia eskaintza zabala prestatu dute udako oporraldirako. Astelehenean zabalduko dute izena emateko epea, eta apirilaren 14ra arte egongo da izena emateko aukera.

Hiru bide jarri dituzte: 

  • Elgoibarko Izarra (943 741 626): astelehenetik ostiralera (8:30 -14:00 / 16:00 -18:00)
  • Ludoteka (943 748 883): Astelehenetik ostiralera (15:00 -19:00)
  • www.elgoibarkoizarra.eus webgunea.


Ekainaren 24tik uztailaren 19ra arteko eskaintza prestatu dute: adin tarteka banatu dituzte programazioak, HH2tik LH6ra arte. Udalak diru-laguntzak emango ditu: DSBI (RGI) eta GLL (AES) diru-laguntza jasotzen dutenek kuotaren %70a jasoko dute; familia ugariek, guraso bakarreko familiek eta bigarren seme-alabaren izen-ematea egiten dutenek, aldiz, kuotaren %30a. Informazio osoagoa elgoibarkoizarra.eus