Udaberri festa antolatu du Atxutxiamaikak biharko

Barren.eus 2019ko mar. 22a, 16:48

Kalegoen plazari udaberriko ukitua emango dio Atxutxiamaika aisialdi taldeak, Udaberri Festa antolatu baitute zapaturako.

11:30etik aurrera 2 eta 8 urte bitarteko umeentzako era askotariko jarduerak prestatuko ditu Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi taldeak. Besteak beste, eskulanak, jolasak, abestiak kantatu eta beste hainbat gauza egingo dituzte Udaberri Festaren barruan. Atxutxiamaikak Udalarekin lankidetzan antolatu du.