Atxutxiamaikaren eta Udal Ludotekaren udaberriko eskaintzan izena emateko epea martxoaren 4an irekiko da

Barren.eus 2019ko mar. 2a, 12:46

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea Elkarteko Atxutxiamaika egitasmoak eta Elgoibarko Udal Ludotekak elkarlanean antolatu dute udaberriko aisia eskaintza, eta interesatuek astelehenetik aurrera eman ahalko dute izena, hilaren 17ra arte.

Eskaintza oparoa prestatu dute, HH2tik LH6ra arteko umeentzako. Eskaintza adin tarte desberdinetan banatuko dute, eta bakoitzak bere neurrira eginiko programazioa izango du. Txokoak, SotoTK, egun pasa irteerak eta hainbat egunetarako egonaldiak prestatu dituzte, besteak beste. Izen-ematea Elgoibarko Izarraren lokalean (Ubitarte 4, behea), edo Ludotekan (Gabriel Krutzelaegi 6, behea) egin daiteke, eta Internetez www.elgoibarkoizarra.eus atarian. 

Elgoibarko Izarrako eta Udal Ludotekako bazkideek deskontuak izango dituzte.
 • Diru-laguntzak
Elgoibar Udalak 6.500 euro bideratuko ditu diru-laguntzetan hiru oporraldietarako, familiek ordainketa egiterako orduan, haur guztien aukera berdintasuna bermatzeko. Aurten gainera, bada berrikuntza bat, dirulaguntza jasotzeko tramitea erraztu egin baitute, eta izena ematerako momentuan bertan aplikatuko da deskontua. Agiriak aurkeztearekin (Elgoibarko Izarraren bulegoan edo Ludotekan) nahikoa izango da. Agiriak honakoak dira: familia ugariaren titulua eta diru laguntzen onuradun direla egiaztatzen duen ziurtagiria.
Diru-laguntza edo deskontuen zenbatekoari dagokionez, honakoak izango dira:

  • Familia ugariak/ Gurasobakarreko familiak/ Bigarren seme-alabak: kuota osoaren %30eko deskontua jasoko dute.
  • DSBL, DBE edo GLL jasotzen duten familiak: kuota osoaren % 70eko deskontua jasoko dute.

Arduradunek jakinarazi dute plazak mugatuak direla eta egonaldietako plazak zozketa bidez banatuko dituztela. Informazio gehiago nahi izanez gero, Elgoibarko Izarrako (943 741626) edo Udal Ludotekako (943 748 883) telefonoetara deitu daiteke.