Ludotekaren eta Gaztelekuaren lizitaziora ez aurkeztea erabakia hartu du Elgoibarko Izarrak

Barren.eus 2019ko urt. 29a, 12:03

Elgoibarko Izarrak aurrerantzean Ludoteka eta Gaztelekua ez kudeatzeko erabakia hartu duela jakinarazi du.

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak proposatuta jarri zituen martxan Elgoibarko Udalak bi ekipamenduak 2007an, eta ordutik Elgoibarko Izarra izan da Ludoteka eta Gaztelekua kudeatzeko ardura izan duena. Hamaika urtean bi ekipemanduak kudeatzeko ardura izan ondoren, azken lizitaziora ez aurkeztea erabaki du. 

Elgoibarko Izarrak bere esker ona azaldu die ekipamenduen inguruan ibili diren ume, nerabe, guraso eta hezitzaileei, eta onena opa die kudeatzaile berriei. Era berean, Elgoibarko Udalari ere bere esker ona azaldu dio hamaika urteotan "Elgoibarko Izarrarekin izan duen konfiantzarengatik", eta bere prestutasuna azaldu dio aurrerantzean ere Elgoibarko haur eta nerabeen aisia hezitzaile eta euskaldunaren mesedetan elkarlanean jarduteko.