Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Mendaron eskainiko dute ikuskizuna barixakuan

Barren.eus 2015ko mai. 21a, 19:05

Txo Mikmak Txikia ikuskizuna eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoek Mendaroko Ikastolako jolastokian, barixaku honetan, hilaren 22an.

Sarrerak 7 euroan jarri dituzte salgai, Morroskillo dendan (Herriko Enparantza, 18) eta Roteta dendan (Mendarozabal, 3), baina bihar ere ikastolako sarreran ere erosi ahal izango dira. 18:30ean hasiko da pailazoen ikuskizuna. Kapotadun haur kotxeetako haurrek ez dute sarrerarik ordaindu beharko.

Auzolanean, kulturan eta naturan oinarritutako lana da Txo Mikmak Txikia. Txo mikmak indioa da, itsasoaren bestaldetik iritsia. Berarekin eta aitona Rokerekin plana egin dugu: Mundua aldatzeko batu gara, izan ere, Roke arotza baita eta egurrezko ametsak egiten ditu esna. Plastikozko zabortegi bihurtzen ari da itsasoa, eta balea bat gaixorik iritsi da hondartzara. Albaola ontziolan San Juan baleontzi berria eraikiko dugu, eta enbata guztien gainetik, txiribuelta emango diogu munduari.