Morkaiko mendi taldeak Morkaikoren Eguna antolatu zuen zapatuan, bosgarrengoz. 250 lagunek egin zuten Elgoibarko Mendi Itzulia eta 350 ume eta nagusik osatu zuten Itzulitxoa. Finalista Egunean, berriz, 151 lagunek jaso zituzten dominak urtean zehar igotako mendiengatik. (argazkiak eta bideoa dauzka)
Euri langar artean abiatu ziren Elgoibarko Mendi Itzulian parte hartu zuten lagunak, baina Karakatera igo ostean, ateri eutsi zion eguraldiak. Hona hemen mendi itzulietako argazki bilduma:
•Morkaikoren Eguneko argazkiak eta bideoak
•Mendi Itzuliko argazkiak eta bideoak