Zabalik dago haurrentzako neguko oporraldiko aisia eskaintzan izena emateko epea

Barren.eus 2018ko aza. 26a, 15:19

Aurtengoan ere 0-12 urte bitarteko haurrentzako aisialdi eskaintza oparoa prestatu dute Atxutxiamaikak eta Elgoibarko udal Ludotekak. Gaurtik hasi eta abenduaren 5era arte izango da izena emateko aukera.

Ekimenean parte hartu nahi dutenek www.elgoibarkoizarra.eus web gunean, Elgoibarko Izarraren bulegoan edo Ludotekan eman dezakete izena.

Herriko haur eta nerabe guztien aisiarako aukera berdintasuna bermatzeko helburuarekin Udalak diru-laguntzak emango ditu. Honakoak izango dira onuradunak:

  • Familia ugariak eta guraso bakarreko familiak. Kuota osoaren %30.
  • Familia ugaria izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea egiten dutenek. Kuotaren % 30 (bigarren izen emate honetan).
  • Gizarte izaerako diru-laguntzaren bat (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta, Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza edo Gizarte Larrialdiko Laguntza) jasotzen duten familiek. Kuotaren %70.

Eskaerak azaroaren 26tik abenduaren 7ra egin beharko dira Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo www.elgoibar.eus web atarian.

2018 11 26 neguko oporraldia atxutxiamaika ludoteka eskaintza elgoibar