Jostailu erakusketa egongo da Sotoan eguaztenetik zapatura

Barren.eus 2018ko aza. 20a, 20:23

Jostailu erakusketa antolatu dute Gaztelekuak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan, eta bihar (azaroak 21) zabalduko dute Kultur Etxeko Sotoan.

Jolaserako ez ezik, jostailuak komunikazioa, lotura afektiboak eta balio hezitzaileak lantzeko oso baliagarriak direla gogoraraziko dute jostailu erakusketan, eta haurrentzako jolas-txoko dinamizatua ere izango da, baita gida didaktiko bat ere gurasoen eskura. Erakusketak irauten duen bitartean, gainera, jostailuen aukeraketan kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte Elgoibarko Izarrako kideek, hala eskatzen duten lagunei.

 • Afari-jolasa, barixakuan
Afari-jolasa ere antolatu dute barioxakurako (azaroak 24), 18 urtez gorakoentzat, Gazte Asanbladarekin batera. 20:00etatik 00:00etara izango da, Gaztetxean.

Jostailu erakusketaren egutegia eta ordutegia:

  • Azaroak 21, eguaztena, 17:00-19:30
  • Azaroak 22, eguena,17:00-19:30
  • Azaroak 23, barixakua, 17:00-18:30
  • *Azaroak 23, barixakua. 20:00-00:00 bitartean gaztetxean afari-jolasak 18 urtetik gorakoentzat.
  • Azaroak 24, zapatua, 11:30-14:00

2018 11 20 jostailu erakusketa elgoibar sotoa 2017 4

jostailu erakusketa elgoibar sotoa 2017 3