Mendaron gabonlekuetan izena emateko epea zabalik da

Barren.eus 2018ko aza. 19a, 09:09

Aurten ere antolatu ditu Mendaroko Udalak gabonlekuak eta gaur (azaroak 19) zabaldu dute izena emateko epea (azaroaren 30a izango da azken eguna).

Mendaron sei egunerako gabonlekuak izango dira (abenduaren 26-27 eta 28 eta urtarrilak 2-3-4), goizez, 9:30etik 13:00etara, eta HH3tik LH6ra bitarteko umeek eman ahalko dute izena. Haur bakoitzak 55 euro ordaindu beharko ditu. Familia ugarien kasuan, baina, hirugarren umeak 40 euro ordainduko ditu, eta Mendaron erroldatuta ez dagoen umeentzako matrikulak 120 euroko kostua izango du. Informazio gehiagorako: www.mendaro.eus

∞ Lotura duten albisteak: