Zirkoko arte ezberdinak irakatsiko ditu Kiribilek Maalan

Barren.eus 2018ko aza. 9a, 14:03

Haur eta gurasoekin batera jolastu eta dantzatzera etorriko dira Kiribil barraskiloa eta bere lagunak gaur arratsaldean Maalako parkera. Lagun berriekin etorriko da gaurkoan Kiribil eta zirkoko arte ezberdinak egin eta irakatsiko dituzte.

Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan, Kiribil barraskiloaren saio berria izango da gaur (azaroak 9), Maalako parkean, 17:00etan hasita. Egitasmo hau Elgoibarko Izarrak antolatzen du Udalarekin lankidetzan.