Ines Bengoak 'Margo-Ipuinak' saioa eskainiko du Mendaron ostegunean

Barren.eus 2018ko aza. 7a, 11:49

Margo-Ipuinak ipuin kontaketa saioan umeen entzumena, irudimena eta sormena nahasten dira. Ines Bengoa ipuin kontalariak istorio batzuk kontatu ondoren haurrek jaso dituzten sentsazioak margolan batean jasoko ditu.

Zein koloretakoak dira ipuinak? Nolakoa da basoko sorgina? Nola imaginatzen dituzu istorio honen iratxoak? Eta nahi dugun modura koloreztatzen baditugu? galdera horiek eta antzerakoak egingo dizkie umeei Ines Bengoa ipuin kontalariak ostegun honetan, hilaren 8an, Mendaron eskainiko duen emanaldian. Ipuin kontaketa saio berezia izango da, ipuinak eta marrazkiak nahasten baititu Bengoak, tailer moduko ekintza batean.

Saioa 18:00etan hasiko da Mendaroko udal liburutegian.