Aldenik Alden: umeak euren aisialdia antolatzen

Barren.eus 2018ko urr. 11a, 15:08

Martxan da Aldenik Alden programa. Atxutxiamaikak LH 4, 5, 6. mailetako umeentzat eskaintzen duen proiektua da Aldenik alden. Euskara, parte-hartzea, hezkidetza eta inklusioa lantzen dituzte, baina umeen partehartzea askoz ere aktiboagoa da.

Berbaldixa deitzen dituzten bileretara beren ideiak eramaten dituzte umeek, egin nahi lituzketen gauzak proposatzen dituzte bestera esanda, eta hezitzaileen laguntzarekin antolatzen dituzte aisialdiko ekintzak. Aurtengo lehen txanda urriaren 21ean hasiko da, eta Ludotekan egingo dute berbaldixa, 17:00etan.

Era berean, Hontza Extrem Abentura Parkera irteera ere antolatu dute urriraren 20rako. Interesatuek izena emateko fitxa bete behar dute.

Programako koordinatzaile Ander Osorok, Paule Soto parte-hatzaileak eta honen ama Maria Orozkok Aldenik Alden-i buruzko xehetasunak azaldu dituzten BARREN aldizkariko 1092. zenbakian -PDF-

Informazio gehiagorik behar izanez gero, deitu edo idatzi hona: 943 741 626 (Ander/Naiara) aisia@elgoibarkoizarra.eus (Ander)