Gipuzkoako Haurtxokoen eta Gaztelekuen sarearen informazio orokorra emateaz gainera, Elgoibarko Ludoteka eta Gaztelekuaren berri emango dute ate irekien jardunaldian: lokalak eta azpiegiturak, izena emateko argibideak, eskaintza, helburuak, printzipioak, lan metodologia, hezitzaile taldea, udal ordezkaritza, etab.
Ateak zabaltzeko jardunaldiak guraso, tutore, hezitzaile eta orokorrean interesa duten herritar guztiei daude zuzenduta. Ludotekako ateak irekitzeko jardunaldia urriaren 9an, martitzena, izango da, 18:00etan, eta Gaztelekuko ateak irekitzeko jardunaldia, urriaren 10ean, eguaztena, 19:00etan.