Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2011n hasitako bideari segida emanez, Morkaikoren Eguna antolatu du Morkaiko mendi taldeak zapaturako (maiatzak 16). Hortaz, bosgarren urtez jarraian, Elgoibarko mendi itzulia, itzulitxoa eta finalista eguna ospatuko dituzte egun berean. Mendi taldeko arduradunek jakinarazi dutenez, gaur (maiatzak 11) eta eguenean (maiatzak 14) Morkaikok Errosario kalean duen bulegoan izena emateko aukera izango da. 

Morkaiko Egunean eta Itzulitxoan parte hartzeko izena eman behar da. Izena aurrez eman nahi dutenek bi modu dituzte. Batetik, Morkaikoren bulegora joz, gaur eta eguenean, 19:00etatik 20:30era bitartean. Bestetik, e-postaz ere eman daiteke izena, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita. Morkaikoko bazkideek 8 euro ordaindu beharko dituzte eta 12 euro bazkide ez direnek. Egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera, baina 8 beharrean 13 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek eta 17 euro bazkide ez direnek. 

Elgoibarko mendi itzulia nagusientzako itzulia da. 38 kilometro ditu ibilbideak, eta partaideek 2.000 metro inguruko desnibel positiboa gainditu beharko dute. Irteera 6:00etan izango da Kalegoen plazatik. Haurrentzako, berriz, itzulitxoa prestatu dute. Morkaiko mendira (520m) igo, Aiastian indarrak berreskuratu eta Elgoibarrera jaitsiko dira berriro ume eta gurasoak. 9:00etan izango da irteera Kalegoen plazatik, eta 10:00etan Idotorbetik. 

Finalista Eguneko domina banaketa ekitaldia 13:30ean hasiko da Kalegoen plazan. Informazio osoagoa: morkaiko.eus

Iaz jendetza batu zuen Morkaikoren EgunakMorkaikoren Egunak. 280 lagunek egin zuten Elgoibarko Itzulia eta Itzulitxoak partaidetza marka guztiak hautsi zituen, 325 bat lagunek (ume eta guraso) parte hartu zuten-eta mendi bueltan. 

Morkaikoren Eguneko argazkiak eta bideoak
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza