200 lagun inguruko tropela batu du Elgoibar 2 Erroberatan bizikleta irteerak

Barren.eus 2018ko ira. 23a, 16:47

Bi erroberen gainean ibiltzeko eguraldi ederra izan dute gaur goizean Elgoibar 2 Erroberatan bizikleta irteeran parte hartu duten lagunek, 200 bat inguru antolatzaileen esanetan. 

Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkarteak distantzia laburretan bizikleta gehiago erabiltzera animatzeko helburuarekin antolatzen du Elgoibar 2 Erroberatan, eta 14. edizioa izan da gaurkoa. 200 lagun inguruko tropela batu da Kalegoen plazan, eta 10:00ak inguruan Sallobente-Ermuaran alderantz abiatuko dira, herriko kaleetatik barrena itzuli bat eman eta gero. Sallobenten atseden labur bat hartu ostean, Kalegoenera itzuli dira berriz. Plazan jan edana banatuko dituzte antolatzaileek. Eta, Euskaraldiari babesa adierazteko argazkia ere atera dute.

elgoibar 2 erroberatan sallobente barren euskaraldia

2018 09 23 elgoibar 2 erroberatan sallobente barren