Bi erroberatan bizikleta irteera, domekan

Barren.eus 2018ko ira. 20a, 12:27

Domekan, hilaren 23an, egingo dute Elgoibar 2 Erroberatan, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkarteak distantzia laburretan bizikleta gehiago erabiltzera animatzeko helburuarekin antolatzen duen irteera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, haur nahiz heldu, herritar guztiak daude gonbidatuta parte hartzera.

10:00etan Kalegoen plazan elkartu eta Sallobente-Ermuaran alderantz abiatuko dira, herriko kaleetatik itzuli bat eman ostean. Sallobenten atseden labur bat hartu, taldeko argazkia atera eta Kalegoenera itzuliko dira berriz. Plazan jan edana banatuko dituzte antolatzaileek eta txikienentzako jostailuzko motorrekin egiteko ibilbidea prestatuko dute. 

Elgoibar 2 Erroberetan irteeran parte hartzeko kaskoa derrigorrezkoa dela ohartarazi dute antolatzaileek.

2018 09 20 2017 09 17 elgoibar 2 erroberatan ginkanai