Maala, Usua eta Santa Klarako umeentzako parkeetako zoruak berrituko dituzte

Barren.eus 2018ko uzt. 26a, 17:37

Gomazko zoru berria jarriko du Elgoibarko Udalak herriko hiru jolas parketan: Maalan, Giza eskubideen parkean (udaletxe atzean) eta Santa Klaran.

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, datorren astean hasiko dituzte aipaturiko hiru jolas parkeetako zoruak berritzeko lanak, eta hilabeteko epean amaituta egotea aurreikusten dute. Hiru jolas guneen zoruaren azalera kontuan hartuta, 450 metro koadro berrituko dituzte osotara. Lanok 38.000 euroko kostua izango dute. 

Maalako parkea izango da berrituko duten aurrenekoa, Giza Eskubideen parkean dagoena gero eta Santa Klarakoa azkena. Elgoibarko alkate Ane Beitiak adierazi du familiak sarritan joaten diren hiru gune direla eta erabilera eta denboraren joanaren ondorioz goma nahiko gastatuta zegoela. "Lan hauen bitartez, hortaz, instalazioen mantentze onena bilatzen dugu eta beraz, erabiltzaileen segurtasun handiagoa”, esan du.

2018 07 26 maala jolas parkea elgoibar airetik manu sanchez