Skatepark berria egingo dute Basarten irailetik aurrera

Barren.eus 2018ko uzt. 26a, 15:20

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, skatepark berri bat egiteko lanak hasiko dituzte irailean. Basarte auzoan dagoen berdegune batean eraikiko dute eta hormigoizkoa izango da. Era berean, Urazandiko Tontodromoan zeuden patinatzeko instalazioak kendu egin dituzte.

Skaterrentzako albiste onak iragarri ditu Elgoibarko Udalak, skatepark berria eraikiko dutela jakinarazi baitute. Urazandi auzoan zegoen orain arte skaterrentzako jolas gunea, Tontodromo moduan ezagutzen den parkean, hain zuzen ere. Tontodromoaren bueltan dagoen oinezkoentzako pasealekuko espaloia zabaltzeko lanak hasi dituzte asteon, eta zorua berrritzen ere badabiltza. Lan horiek egiteko kendu egin dituzte bertan zeuden patinatzeko instalazioak, U-ak, alegia, eta ez dituzte berriro jarriko. Horiek kenduta, autoak aparkatzeko plaza gehiago izango direla nabarmendu dute Udal arduradunek. 60 aparkaleku inguru zeuden orain arte.

Basarten eraki nahi duten skatepark berriaren diseinuan lanean ari direla jakinarazi dute Udaletik. Aurreratu dutenez, bowl zabal bat izango du eta "street" gune txiki bat sortzeko aukera aztertzen ari dira. Skatepark berria eraikitzeko lanak irailean hastea aurreikusten dute.

obrak zorua urazandi tontodromoa 4

obrak zorua urazandi tontodromoa 3

2018 07 26 obrak zorua urazandi tontodromoa 1

2018 07 26 skate u pista urazandi tontodromo elgoibar