Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 05 kiribilplazan2013Elgoibarko familietan euskaltasuna sustatzeko sortu zuen Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Kiribil barraskiloa edo karakola. Hamaika urte beteko ditu aurten, eta, opari moduan, barraskiloari abestia egin diote Kiribilen hainbat lagunek. Abestiaren dantza-koreografia prestatu dute barixakurako (audioa dauka)

 Todos los dias sale el sol kantan oinarrituta sortu dute Ei, Kiribil! izeneko abestia. Atxutxiamaika aisialdi taldeko hezitzaile Haizea Beristainek idatzi ditu hitzak eta ahots nagusia ere berea da. Joanes Rodriguez, Aitor Nova eta Naiara Martinen ahotsak ere entzun daitezke abestian.

 Atxutxiamaikako arduradunek jakinarazi dutenez, dantza-koregrafia era prest daukate, eta barixaku honetan, maiatzaren 8an, estreinatuko dute Maalako parkean (17:30). Atxutxiamaikak ekoitzi duen hirugarren abestia da honakoa. Iaz, Zure irrien egarri izeneko kantua grabatu zuten, Udako Txokoetan parte hartzen ziharduten umeen laguntzaz. 2012ko udan, berriz, AtxutxiKantua sortu zuten.

  • Entzun Ei Kiribil! abestia:

 Abestiaren hitzak:

2015 05 05 kiribilenkanta

2015 05 05 kiribilenkantakoabeslariak

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza