Mendaroko umeek gaur hasi dituzte udaleku irekiak

Barren.eus 2018ko uzt. 2a, 11:56

Izena eman duten 56 neska-mutilek eta sei hezitzailek gaur hasi dute udalekua Mendaron. Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako lehenengo mailara artekoak batetik, eta, Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik seigarren mailara artekoak, bestetik.

Festa giroan hasi dituzte ume mendaroarrek udaleku irekiak, santanetako zapia eman baitiote bakoitzari lepoan zintzilik jartzeko. Gaur hasi eta uztailaren 20ra bitartean irteera, jolas ta bestelako jardueren bidez aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute, modu aktibo, parte-hartzaile, gizarteratzaile eta osasungarrian, antolatzaileen esanetan.

Mendaroko Udalak antolatu eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak kudeatuko ditu udalekuak.

∞ Lotura duten albisteak: