400 ume baino gehiagok hartuko dute parte udako aisia eskaintzan

Barren.eus 2018ko eka. 25a, 16:14

Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak haurrentzako udako aisia eskaintza bakarra eskainiko dute hirugarren urtez. Guztira, 2 eta 12 urte bitarteko 404 umek hartuko dute parte, eta 44 hezitzaile arituko dira lanean.

Udako eguraldi peto-petoarekin hasi dute Elgoibarko umeek udako aisia eskaintza. Gaur izan dute lehen eguna, eta uztailaren 20ra bitartean makina bat jolas egiteko aukera izango dute.
Aurten, txikienen egitaraua motelagoa izango da eta behaketan zein parte-hartzaile bakoitzaren interesetan oinarritutako joko librean enfasi gehiago jarriko dutela azaldu dute antolatzaileek.
• Nerabeentzako udako aisia
Nerabeentzako aisia programa, Gaztelekutik antolatuko da. Aurten 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzako hainbat ekintza egingo dira. Ekintzak ez dira adinaren arabera bereiziko. Ekainaren 27an egingo den Arcachoneko Aqualandera irteeraz gainera, 13 eta 17 urtebitarteko 40 nerabe inguruk Tarragonara joateko aukera izango dute, eta, besteak beste, Port Aventura bisitatuko dute. Aipatutako egonaldi eta irteerez gain, eta udako ekintzez gain, Gaztelekuak zerbitzua gerturatzeko helburuarekin programa berri bat antolatu du 6. mailako ikasleentzat, horiek izango baitira, hain zuzen ere, etorkizuneko erabiltzaileak. Umeek Gaztelekuan antolatzen diren bazkariaz gozatzeko aukera izango dute, beste batzuen artean.

2018 06 25 atxutxiamaika elgoibar izarra udako aisia hasi urdinak

2018 06 25 atxutxiamaika elgoibar izarra udako aisia hasi berdeak

2018 06 25 atxutxiamaika elgoibar izarra udako aisia hasi

2018 06 25 atxutxiamaika elgoibar izarra udako aisia hasi arroxak

2018 06 25 atxutxiamaika elgoibar izarra udako aisia hasi berdeak1

2018 06 25 atxutxiamaika elgoibar izarra udako aisia hasi balkoitik2