Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 06 21 udaldia elgoibar aurkezpenaElgoibarko Udalak udako oporraldirako haurrentzako eta nerabeentzako prestatu duen kirol eta aisia eskaintza aurkeztu du. Datorren astelehenean hasiko dira Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Kirol Campusa zein haurrentzako udako aisia eskaintza.

Elgoibarko Udalak nabarmendu duenez, azken urteetako kirol eta aisia eskaintzarik oparoenetarikoa izango dute Elgoibarko umeek eta nerabeek udako oporraldi honetan.

Elgoibarko alkate Ane Beitiak esan duenez, haur eta gazteen beharrak sustatzeaz gain, txikienek gozatzeko duten beharrei erantzuten die egitasmo honek. "Beste urte batez, Udalak euren garapen eta gozamenerako gunea eskaintzearen aldeko apustua egin du”. Era berean, era askotariko diru-laguntzak eskainiko dituztela gaineratu du Beitiak, orain artean zailtasun ekonomikoak zirela eta parte hartu ezin izan duten haurrek izena eman dezaten.

Haurrentzako udako aisia eskaintza
Hirugarren urtez, Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak haurrentzako udako aisia eskaintza bakarra eskainiko dute. Eskaintza ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean gauzatuko da; adin tarte desberdinei zuzendutako lau programen bidez eta txanda desberdinetan. Guztira 2-12 urte bitarteko 404 haurrek parte hartuko dute eta 44 hezitzaile izango dira lanean. Aurten, txikienen egitaraua motelagoa izango da eta behaketan zein parte-hartzaile bakoitzaren interesetan oinarritutako joko librean enfasi gehiago jarriko da.
• Nerabeentzako udako aisia
Nerabeentzako aisia programa, Gaztelekutik antolatuko da. Aurten 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzako hainbat ekintza egingo dira. Ekintzak ez dira adinaren arabera bereiziko. Ekainaren 27an egingo den Arcachoneko Aqualandera irteeraz gainera, 13 eta 17 urtebitarteko 40 nerabe inguruk Tarragonara joateko aukera izango dute, eta, besteak beste, Port Aventura bisitatuko dute. Aipatutako egonaldi eta irteerez gain, eta udako ekintzez gain, Gaztelekuak zerbitzua gerturatzeko helburuarekin programa berri bat antolatu du 6. mailako ikasleentzat, horiek izango baitira, hain zuzen ere, etorkizuneko erabiltzaileak. Umeek Gaztelekuan antolatzen diren bazkariaz gozatzeko aukera izango dute, beste batzuen artean.

Kirol Kanpusa eta Udako Kirol kanpaina
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatutako Kirol Kanpusa astelehenean hasiko da. Ekimenean, 6 eta 13 urte bitarteko 251 haur eta nerabek hartuko dute parte, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 12:30era, lau astez, uztailaren 20ra arte. Bertan, hamahiru monitore izango dira.

Kirol Kanpusaz gain, Udako Kirol kanpaina ere jarriko da martxan. Kasu honetan, 51 haurrek hartuko dute parte igeriketa ikastaroan, hamabi neskek Zumba-Krosfit ikastaroetan eta zortzui umek Spinning Gaztean. Guztira, 322 partaide izango dira Udal Kirol Patronatuko udako eskaintzan.

Diru-laguntzak
Elgoibarko Udalak, haurrek eta nerabeek aisiarako duten eskubidean oinarrituta, guztien parte hartzea bermatzeko diru-laguntzak eskainiko ditu. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren irizpideak eta Ludoteka zerbitzuan Udalak aplikatzendituen irizpideak izan dituzte kontutan. Zehazki, honakoak izan dira onurak, guraso bakarreko familia egoera gehitu delarik:

  1. Familia ugariek eta guraso bakarrekoek % 30-eko deskontua izan dute.
  2. Familia ugaria izan gabe, bigarren seme-alabak parte hartzeagatik, honen kuotarengainean % 30-eko deskontua aplikatu da.
  3. Gizarte izaerako laguntzen (DSBL, DBE, GLL) onuradunek % 70-eko deskontuaizan dute.

Haurrentzako udako aisiari dagokionez, guztira 90 familia izan dira onuradunak eta honek 4.000 euroko kostua suposatu dio Udalari. Nerabeentzako eskaintzaren kasuan, eskaerak aurkezteko epea ekainaren 22ra arte egongo da irekita.

Bestalde, arrisku egoeran egon litezkeen haurrentzat, Gizarte Ongizateko, esku-hartzea duten haurrentzat hain zuzen ere, plazen % 5-a gorde da programa bakoitzean eta txanda bakoitzean. Elgoibarko haur guztien parte hartzeko eskubidea bermatzeko helburuarekin, hezkuntza premia bereziak dituzten haurrentzako errefortzuzko hezitzaileen kontratazioa bultzatu dute. Hala, Elgoibarko Udalak, haur horiei arreta emateko 13.000 euroko inbertsioa egin du hezitzaile espezializaturen kontratazioan.

2018 06 21 udaldia elgoibar aurkezpena 1

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza