Ermittia Behekoa kobaluzoaren erraiak ezagutu zituzten Morkaikoren espeleologia irteeran

Barren.eus 2018ko eka. 20a, 18:49

Elgoibar eta inguruetako natura eta ondarea ezagutzeko irteera zikloaren barruan, Deban dagoen Ermittia Behekoa kobazulora espeleologia irteera antolatu zuen Morkaikok, joan den zapatuan. (bideoa dauka)

Antolatu dituen azken irteeretan eta ekintzetan eguraldia ez du alde izan Morkaikok. Besteak beste, eguraldi zakarra egin zuen Morkaikoren Egunean eta Izar Gaua ere atzeratu egin behar izan zuten eguraldiagatik. Oraingoan, baina, ez zuen axola ze eguraldi egiten zuen, leize bat ezagutzeko irteera antolatu baitzuten, Elgoibar eta inguruetako natura eta ondarea ezagutzeko zikloko laugarrena. Izan ere, paisaia ikusgarriak daude mendi gainetan, baina mendi barruko parajeak ere ikusgarriak dira.
Lasturrerako bidea hartuta, Debako harrobitik oso gertu dagoen Ermittia Behekoa kobazulora eginiko irteeran 23 ume eta nagusik hartu zuten parte. Morkaikoren espeleologia saileko kide Evaristo Rodriguez eta Angel M. Tobajas espeleologia adituak izan ziren irteerako gidariak. Evaristo Rodriguezek egin duen ondorengo bideoan ikus dezakezue nola ibili ziren Ermttia Behekoa kobazuloaren erraietan barrena.


• Izarren Gaua, barixakuan
Eguraldiagatik atzeratu egin behar izan zuten Izar Gaua irteera antolatu du barixaku honetarako Morkaikok. Gero, etena izango du natura eta ondarea ezagutzeko zikloak eta udazkenean egingo dituzte falta diren irteerak, bederatzi irteerek osatzen baitute zikloa.

2018 06 16 morkaiko espeleologia irteera elgoibar kanpoaldean

2018 06 16 morkaiko espeleologia irteera elgoibar 2

2018 06 16 morkaiko espeleologia irteera elgoibar

∞Lotura duten albisteak: