Kiribilen ikasturteko azken saioa, barixakuan

Barren.eus 2018ko eka. 7a, 13:07

Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan, Maalako parkean izango da Kiribil barraskiloaren ikasturte honetako azkenengo saioa, barixaku honetan.

Kiribil eta bere lagunak 17:00etan azalduko dira Maalako parkera, umeekin eta gurasoekin batera jolastu eta dantzatzera. Antolatzaileek parte hartzera animatu dituzte herritarrak, "zuen parte hartzea ezinbestekoa izango baita ikasturte amaiera polita emateko eta Kiribil eta bere lagunak behar bezala agurtzeko", esan dute.
Egitasmo hau Elgoibarko Izarrak antolatzen du Elgoibarko Udalarekin lankidetzan.

2018 06 07 kiribil barraskiloa maalan elgoibar izarra