Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 05 31 mintxeta igerilekua elgoibarEkainaren 9an zabalduko dituzte Mintxetako aire libreko igerilekuak, eta hiru hilabetez egongo dira irekita.

Elgoibarko Udalak jakinarazi du Mintxetako igerilekuak ekainaren 9an, zapatuan, irekiko dituztela. Hiru hilabete egongo dira zabalik igerilekuak, irailaren 9era arte hain zuzen ere, astelehenetik barixakura, 11:00etatik 20:30era eta asteburuetan 10:00etatik 20:30era. Abuztuan eta irailean itxiera ordutegia 20:00etara aurreratuko da. Denboraldi osoan egun bakarrean, abuztuaren 27an (Txiki Eguna), egongo da itxita igerilekua.

Iaz eguraldiak ez zuen larregi lagundu eta aurreko urteetan baino erabiltzaile gutxiago zenbatu zituzten Mintxetan, aurreko urtean baino ia 7.000 gutxiago.

Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte:

  • 2017: 34.000 erabiltzaile
  • 2016: 40.411 
  • 2015: 45.123
  • 2014: 34.522
  • 2013: 53.527
  • 2012: 52.000
  • 2011: 42.065
  • 2010: 48.000
  • 2009: 55.056
  • 2008: 34.342
  • 2007: 15.000
  • 2006: 29.000
  • 2005: 32.000
Lotura duten albisteak:
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza