Kiribil barraskiloak Kalegoen plazan eskainiko du saioa gaur

Barren.eus 2018ko mai. 11a, 10:25

Kiribil eta bere lagunek Kalegoen plazan erskainiko dute saioa, gaur (maiatzak 11) arratsaldean.

Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan, Kiribilen saio berria antolatu du Elgoibarko Izarrak Udalaren laguntzarekin. Kalegoen Plazan izango da oraingoan, 17:30ean hasita. Bertan, haur eta gurasoekin batera jolastu eta dantzatuko du barraskilo erraldoiak.Kiribilen hurrengo bisita ekainaren 1ean izango da, Maalako parkera.