Elgoibarko Ludoteka kalera irtengo da gaur arratsaldean

Barren.eus 2018ko api. 27a, 11:07

Maalako parkera irtengo da gaur Elgoibarko Ludoteka. Sukaldaritza jarduerak, eskulanak eta jolasak antolatu dituzte.


Ludoteka Ibiltaria ekimenaren barruan, hilabetean behin egingo dituzte ludotekakoek kanpoko ekintzak. Gaur Maalako parkean izango dira, 17:30etik 19:00etara bitartean. Hiru ekintza egingo dituzte Maalara gerturatzen direnek: sukaldaritza jarduerak, eskulanak eta jolasak. Ludotekako 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat gomendatu dituzte jarduerok.

Lotura duten albisteak: