Kiribil eta bere lagunak Maalako parkera etorriko dira arratsaldean

Barren.eus 2018ko api. 20a, 11:05

Kiribil barraskiloa badator bueltan, neguko etenaldiaren ostean. Kiribil eta bere lagunak Maalako parkera azalduko dira gaur, umeei berain abenturak kontatzera eta beraiekin jolastera.

Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren barruan, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan, Kiribil barraskiloaren saioa antolatu du gaurko (apirilak 20) Elgoibarko Izarrak. Maalako parkean izango da, 17:30ean. Bere lagunekin batera azalduko da Kiribil barraskiloa, umekin eta gurasoekin jolastera eta dantzatzera. 

• Hiru saio udara arte

Udako oporraldiak bitartean hiru saio eskainiko ditu Kiribilek. Gaurkoaz gainera, maiatzaren 11n (17:30ean Kalegoen plazan) eta ekainaren 8an (17:30ean Maalako parkean) izango dira saioak.