Udaleku irekietarako izena emateko epea zabalik Mendaron

Barren.eus 2018ko api. 18a, 20:15

Udaleku irekiak antolatu ditu Mendaroko Udalak HH3 eta LH6ko neska-mutilentzat. Interesatuek apirilaren 30a arteko epea dute izena emateko.

Uztailaren 2tik 20ra izango dira Mendaroko udaleku irekiak, 9:30etik 13:00etara, eta izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Interesatuek apirilaren 30a arteko epea dute izena emateko. Horretarako fitxa bete eta 80 euro ordaindu beharko dituzte ondorengo kontu korronte zenbakian: 2095 5054 011061225891(Mendaron erroldatuta ez dauden umeek 150 euro ordaindu beharko dituzte, eta familia ugaria direnei 25 euroko deskontua aplikatuko zaie hirugarren umea matrikulatzegatik).
Izena emateko fitxa www.mendaro.eus webgunean eskuratu daiteke.

∞ Lotura duten albisteak: