Atxutxiamaika eta Ludotekaren udaberriko oporraldirako izen-ematea astelehenetik zabalik

Barren.eus 2018ko ots. 16a, 09:10

Elgoibarko Izarrak hainbat jarduera antolatu ditu udaberriko oporraldirako, Elgoibarko Udalarekin elkarlanean. Izen-emateak otsailaren 19tik martxoaren 5era arte egin beharko dira, eta plazak mugatuak dira.

Apariketan taldekoentzat (HH 2-4) martxoaren 26an jolas librea izango da, eta gurasoentzako Txusma Azkonarekin horren inguruko tailerra, 16:00etatik 19:30era Kultur Etxeko Sotoan. Martxoaren 28an ere izango dute jolas librean aritzeko aukera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era, Sotoan, eta jolas librea naturan, 16:00etatik 19:00etara.

Firin-Faranekoek (HH5-LH1) martxoaren 28an Masterchef eta bazkaria egingo dituzte Ludotekan 11:00etatik 16:00etara. Apirilaren 5ean, berriz, Albaolara eta Pasaiara joango dira egunpasa. Abixadanekoek (LH 2-3) Firin-Faranekoen ekintzez gain, martxoaren 26tik 27rako gaua Orion pasatuko dute.

Aldenik-Aldenekoek (LH 4-6) gaur, barixakua, 17:00etan, batzarra egingo dute Ludotekan martxotik apirilera bitarteko eskaintza erabakitzeko. Martxoaren 24tik 27ra Zarautzen egonaldia egingo dute.

Apariketan, Firin-Faran eta Abixadanekoek txokoak izango dituzte 9:00etatik 13:00etara. Lehenengo txandan martxoaren 26tik 28ra eta bigarrenean apirilaren 3tik 6ra Kaleko ekintzarik ere ez da faltako: martxoaren 27an Kalean otso, etxean uso ikuskizuna eta apirilaren 6an jolasak, tailerrak....

 Informazioa jaso eta izena emateko Ludotekara, Elgoibarko Izarrara edo www.elgoibarkoizarra.eus atarira jo daiteke.

udaberriko udalekuak elgoibar izarra surf

udaberriko udalekuak elgoibar izarra zarautz