Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 04 14 atxutxiudakotxokoakUda sasoirako prestatu duten eskaintza aurkeztu du Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika aisialdi taldeak. Dagoeneko zabalik dago izenemate epea.

Udako Txokoak eta Irañetan egonaldiak eskainiko ditu aurten ere Atxutxiamaikak, bi eta hamabi urteko gazteentzat. Udako Txokoak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezuntzako umeei zuzenduta daude eta bi txandatan eskainiko dituzte: ekainaren 22tik uztailaren 10era, eta uztailaren 13tik 24ra. Batean edo bestean zein bietan izena emateko aukera dagoa. Apirilaren 23an amaitzen da izena emateko epea.

• Udalekuak Irañetan

LH3tik 6rako ikasleekin bestalde, Irañetara (Nafarroa) joango dira astebeteko egonaldiak pasatzera. Bi txanda izango dira hemen ere: lehena, uztailaren 23tik 29ra, eta bigarrena, uztailaren 29tik abuztuaren 4ra. Izena emateko azken eguna apirilaren 17a da.

 

Informazio gehiago www.elgoibarkoizarra.com webgunean edo 943 741 626 telefonoan.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza