Kiribilek haurrei eta euren gurasoei bertsolaritza zer den azalduko die barixakuan

Barren.eus 2017ko urr. 25a, 12:49

Kiribil barraskiloa barraskiloa eta bere lagunak bueltan dira berriro. Barixaku honetan Maalan eskainiko duten saioan bertsolaritzaren inguruko kontuak azalduko dizkiete umeei eta gurasoei.

Atxutxiamaikaren Kiribil egitasmoaren baitan, saioa antolatu du Elgoibarko Izarrak barixakurako (urriak 27). 17:30ean izango da, Maalako parkean. Kiribilek eta bere lagunek haurrei eta euren gurasoei bertsolaritza zer den azalduko diete. Bertsoekin jolastuko dute, eta bertsolari txiki handiak ezagutzeko aukera izango dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, guraso eta umeen parte-hartzea ezinbestekoa izango da eta Maalara azaltzeko eskatu diete, "ondo pasatzera eta ikasteko gogoz".