Ludoteka ibiltaria Maalan izango da barixakuan

Barren.eus 2017ko urr. 5a, 10:36

Elgoibarko Ludoteka kalera irtengo da barixaku honetan, Malako parkera, hain zuzen ere. Sukaldaritza eta eskulan tailerrak eskaintzeaz gainera, kalera egokitutako zenbait mahai jolas ere jarriko dituzte.

Ludoteka Ibiltariaren barruan eskainiko duten sukaldaritza tailerrean brotxetak egiten ikasiko dute umeek eta eskulan tailerrean hozkailurako imanak egiten erakutsiko diete. Kalera egokitutako zenbait mahai jolas ere eramango dituztela Maalara jakinarazi dute Ludotekako arduradunek. 17:00etan hasiko da Ludoteka Ibiltaria eta bi orduko iraupena izango du. Antolatzen dituzten kale ekintza guztietan bezala, haurrak helduren baten ardurapean egon beharko dute edo bakarrik egoteko baimena izan beharko dute.
• Buruhandi eta erraldoien kalejira
Ludoteka Ibiltaria amaitzen denean, 19:00ak inguruan, Elgoibarko buruhandien eta erraldoien kalejira hasiko da.

Lotura duten albisteak:

ludoteka ibiltaria urria 17 kartela