Itziarko Txindurri Iturri sagardotegira familia irteera antolatu dute irailaren 30erako

Barren.eus 2017ko ira. 20a, 18:00

Hizkuntzaren familia transmisioan eragiteko asmoz, Itziarko Txindurri Iturri sagardotegira familia irteera antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, Elgoibarko Udalarenkin lankidetzan.

 Irteerarako izena ematen dutenek Txindurri Iturrin sagardoa nola egiten duten ikusteko aukera izango dute, eta elkarrekin bazkalduko dute han. 10:30ean irtengo dira Elgoibartik (King Kongeko autobus geltokia) eta 18:00etarako itzuliko dira. Umeek 10 euro ordaindu beharko dituzte (Elgoibarko Izarrako eta Ludotekako bazkideek 9 euro), eta nagusiek 18 euro (bazkideek 15 euro).
Izena emateko eta informazio gehiagorako. www.elgoibarkoizarra.eus.