Elgoibar bi erroberatan bizikleta irteera domekan egingo dute

Barren.eus 2017ko ira. 13a, 15:36

Domekan, hilaren 17ean, egingo dute Elgoibar 2 erroberatan, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkarteak distantzia laburretan bizikleta gehiago erabiltzera animatzeko helburuarekin antolatzen duen irteera.

Aurtengoa Bi erroberetan ekimenaren 13. edizioa izango da. 10:00ak inguruan Kalegoen plazan elkartu eta 10:30ean abiatuko dira Sallobente-Ermuaran alderantz, herriko kaleetatik itzuli bat eman ostean. Sallobenten atseden labur bat hartu, taldeko argazkia atera eta Kalegoenera itzuliko dira berriz.

Plazan txorizo egosia, txokolatea eta freskagarriak banatuko dituzte antolatzaileek eta indarrak berreskuratu ostean, ginkana bat prestatu dute bizikletekin egiteko. 12:00ak inguruan izango da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, haur nahiz heldu, herritar guztiak daude gonbidatuta parte hartzera. Kaskoa derrigorrezkoa dela ohartarazi dute.

erroberatan elgoibar kartela

erroberatan elgoibar sallobente1