Jendez bete zuen Maalako parkea Ludoteka eta Gaztelekuaren urteurreneko jaiak

Barren.eus 2017ko ira. 11a, 11:13

Hamar urte bete dituztela ospatzeko jaia antolatu zuten Elgoibarko Ludotekak eta Gaztelekuak joan den barixakuan. Musika eta dantza uztartu zituen ekitaldia Huntza taldearen kontzertuarekin amaitu zen.

Inazio Bereziartua Musika Eskolako txarangak eskaini zuen kalejirarekin hasi zen Ludotekaren eta Gaztelekuaren 10. urteurreneko jaia, Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sailak antolatu zuena. Txaranga Kalegoen plazatik irten zen eta Maalako parkeraino girotu zituzten kaleak. Maalan Biraka dantza taldeak eskaini zuen ikuskizuna. Hainbat abesti ezagun dantzatu zituzten. Azken aldian sona handia hartu duen Huntza taldearen kontzertua hasi zen gero, parkea jendez gainezka zegoela.

Elgoibarko Ludotekak gaur, hilak 11, hasiko du ikasturte berria. Gaztelekuak, berriz, eguaztenean, hilaren 13an, zabalduko ditu ateak.

ludoteka gazteleku elgoibar jaia txaranga bereziartua

ludoteka gazteleku elgoibar jaia biraka

 ludoteka gazteleku elgoibar jaia huntza 1

ludoteka gazteleku elgoibar jaia huntza

Lotura duten albisteak: