Apar artean ospatu dute umeek Ludotekaren eta Gaztelekuaren hamargarren urteurreneko jaia

Barren.eus 2017ko uzt. 14a, 14:49

Elgoibarko Ludotekak eta Gaztelekuak hamar urte bete dituztela ospatzeko jaia egin dute gaur Kalegoen plazan. Hainbat jolasetan gozatzeko aukera izan dute herriko gaztetxoek, arrakatatsuena apar festa izan bada ere.

Ura, xaboia eta kainoi baten laguntzaz zurituta gelditu da Kalegoen Plaza, eguerdian, elurra egin izan balu moduan. Apar festan murgildu dira umeak Ludotekak eta Gaztelekuak hamargarren urtemuga ospatzeko antolatu duten jaian. Apar festaz gainera, puzgarriak, lasai txokoak, edo Atxutxiamaikaren twister eroa jolasean parte hartzeko aukera izan dute.

• Logotipo lehiaketako sari banaketa
Ludotekako eta Gaztelekuko logotipoa aukeratzeko lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin dute jaiaren amaieran. Duela aste pare bat jakinarazi zituen Elgoibarko Udalak lehiaketako irabazleak zein izan ziren, eta gaur jaso dute saria.  Irabazleak, Ander Mujika Zubiaurre (Ludoteka) eta Paula Heras Marcos (Gaztelekua) izan ziren. Elgoibarko dendetan erosketak egiteko 500 euroko bale bana jaso dute saritzat.

apar festa ludoteka gazteleku elgoibar logotipo irabazleak

apar festa ludoteka gazteleku elgoibar goitik

apar festa ludoteka gazteleku elgoibar 1

apar festa ludoteka gazteleku elgoibar 2