Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

udaldia mendaro hasiUrtero legez, udaleku irekiak antolatu ditu Mendaroko Udalak udarako. Izena eman duten 61 neska-mutilek gaur hasi dute udalekua. Aurten, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak kudeatuko ditu udalekuak.

Uztailaren 3tik 21era egingo dira Mendaroko udalekuak, eta haurrak bi taldetan banatuta ibiliko dira. Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako lehenengo mailara artekoak batetik, eta, Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik seigarren mailara artekoak, bestetik. Astelehenetik barixakura, 9:30etik 13:00etara, elkarrekin jolasean ibiltzeko aukera izango dute beraz, herriko neska mutilek. Irteera, jolas ta bestelako jardueren bidez herriko haurrek aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute, modu aktibo, parte-hartzaile, gizarteratzaile eta osasungarrian.

Aurten, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak kudeatuko ditu udalekuak, eta baita gabonlekuak ere.

∞ Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza