Elgoibarko ia 400 ume ari dira parte hartzen udako aisia eskaintzan

Barren.eus 2017ko eka. 26a, 14:19

Ikasturtea amaitu ostean, gaur hasi dute herriko umeek Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak haurrentzako prestatu duten udako aisia eskaintza.

Bigarren urtez, aisia eskaintza bakarra eskainiko dute Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak haurrentzako. Gaur hasi dute, eta uztailaren 21era bitartean, 2 eta 12 urte bitarteko 394 umek parte hartuko dute, eta 55 bat hezitzaile arituko dira lanean. Argazki batean batu ditugu ia denak Maalako parkean.
Txanda ezberdinetan batuko dira, adin tarte ezberdinetarako lau programa antolatu dituztelako. Apariketan, HH2-HH4ko haurrei zuzenduta; Firin Faran, HH5-LH1eko haurrentzat; Abixadan, LH2-LH3ko haurrei zuzenduta, eta Aldenik Alden, LH4-LH6ko haurrei zuzenduta.

udako aisialdi eskaintza hasiera maalan elgoibar

udako aisialdi eskaintza maala elgoibar hasi1