Kiribil eta 'Ekain Txou' pailazo ikuskizuna barixakuan, Kalegoen plazan

Barren.eus 2017ko eka. 8a, 09:05

Kiribil pailazoaren barixakuko saioa Kalegoen plazan izango da. Oraingoan ere ez da bakarrik etorriko, Ludoteka ibiltariaren barruan ikuskizuna eskainiko baitu Ekain Ibarguren pailazo azpeitiarrak.

Elgoibarko Izarrak antolatzen duen Kiribil egitasmoaren barixaku honetarako (ekainak 9) saioa Maalako parkean izango zela iragarri zuten arduradunek, baina Kalegoen Plazan egingo dute. Kiribil eta bere lagunak 17:30ean azalduko dira plazara, umeei eta gurasoei euren abenturak kontatzeko prest. Europako zenbait herrialdetan ikusi eta bizitakoak kontatuko dituzte.

  • Ekain Txou ikuskizuna

Kiribilen ostean, pailazo emanaldia izango da, Ludoteka ibiltaria egitasmoaren barruan. Ekain Ibarguren pailazo azpeitiarrak Ekain Txou ikuskizuna eskainiko du. Pailazo klasiko, jolasti baten bakarkako ikuskizuna dela dio Ibargurenek, eta inprobisazioak garrantzia handia duela. Era berean, haur, gazte eta helduentzako ikuskizuna dela zehaztu du.

ekain ibarguren ekaintxou iigo dominguez