Top Txef lehiaketa gaur Ludotekaren Aste Nagusian, bihar giza futbolin erraldoia

Barren.eus 2017ko mai. 25a, 14:12

Elgoibarko Udal Ludotekaren Aste Nagusia azken txanpan sartzen ari da. Musika eskolakoek eskainitako rock kontzertua izan zuten, atzo, Kuadrilla egunean. Top Txef Sukaldaritza txapelketaren txanda izango da gaurko ekitaldi nagusia, eta Kirolari Egunarekin amaituko dira bihar ospakizunak.

Joan den barixakuan hasi zen Elgoibarko Ludotekaren zortzigarren Aste Nagusia, Maalako parkean  Egunero izan dute ekintzaren bat harrezgero. Atzo, esaterako, Inazio Bereziartua Musika eskolako ikasleek rock kontzertua eskaini zuten Ludotekan, Kuadrila Eguna zela-eta. Gaur Top Txef Sukaldaritza egingo dute Ludotekan, eta pintxo desberdinak prestatu beharkjo dituzte umeek, gero gurasoekin batera jateko.  

• Giza futbolin erraldoia eta futbolin txapelketa
Aste Nagusiko azken eguna izango da barixakuan eta kirolari eskainiko diote. 16:30etik 18:30era giza futbolin erraldoia jarriko dute Ludotekako patioan. Zazpi urtetik gorako umeentzat dago gomendatua. 18:00etatik 19:30era Haur eta Gurasoen Futbolin Txapelketa egingo dute. Izen-emateak egunean bertan egin behar dira Ludotekan. HH5-LH6 bitarteko haur guztientzat eta euren gurasoentzat irekia da jarduera hau.

Lotura duten albisteak:

ludoteka elgoibar aste nag rock 1

ludoteka elgoibar astenagusia txupiludoteka elgoibar astenagusia tximist

ludoteka elgoibar astenagusia tximist2

ludoteka elgoibar astenag jon olivares