Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

arno guraso elkartea ulibarrin mendaro 2Mendaroko Arno Guraso Elkarteak bizikleta irteera antolatu zuen domekan Uribarri Ganboa urtegiaren inguruetan.

Mendaro bizikletaz ekimena antolatu zuen orain gutxi Mendaroko Arno Guraso Elkarteak, bizikleta hartuta Mendaron barrena bueltatxo bat eman eta herriko txokoak ezagutzeko. Parte hartu zuten umeei zein nagusiei motza egin zitzaien irteera eta gehiagorako gogoarekin amaitu zuten. Arno Guraso Elkartekoek herritik kanpora bizikleta irteera bat antolatzeko ideia proposatu zieten eta halaxe joan ziren joan den domekan Uribarri Ganboako urtegira, bizikletaz ibiltzeko paraje zoragarriak baititu Gipuzkoa eta Arabako mugatik gertu dagoen urtegiak.
Mendarotik autobusez joan eta Marieta herritik abiatu ziren mendaroarrak bizikletaz. Hamabost kilometroko ibilbidea egin zuten urtegiaren ertzetan dauden bideetan barrena, berriz Marietara itzuli aurretik. 

Eguraldia lagun, esperientzia "ezin hobea" izan zela azaldu dute. "Uribarri Ganboa bizikletaz, bizikletaz familian", ibili ziren euren berbetan.

arno guraso elkartea ulibarrin mendaro zubian

 arno guraso elkartea ulibarrin mendaro

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza