Kiribil barraskiloa badator bueltan, neguko etenaldiaren ostean

Barren.eus 2017ko api. 28a, 15:12

Kiribil eta bere lagunak Maalako parkera azalduko dira gaur, 17:15ean, umeei berain abenturak kontatzera eta beraiekin jolastera.

Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren barruan, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan, Kiribil barraskiloaren saioa antolatu du gaurko Elgoibarko Izarrak. Maalako parkean izango da, 17:15ean. Bere lagunekin batera azalduko da Kiribil barraskiloa.

Gaurkoaz gainera, udako oporraldien aurretik beste bi saio eskainiko dituzte Kiribilek bere lagunek:

  • Maiatzaren 12an, ostirala, 17:30ean, Maalako parkean.
  • Ekainaren 9an, ostirala, 17:30ean Maalako parkean.

• Peru Harri museora irteera
Familian egiteko irteera bat ere ari dira antolatzen maiatzaren 20rako. Leitzara joan nahi dute, Iñaki Perurenaren Peru Harri museoari bisita egitera. Bertan, Perurenak herri kirolen ingurukoak azalduko dizkie eta umeek hainbat ekintza probatzeko aukera izango dute. Irteerarako izen-ematea hurrengo astean hasiko da, eta interesa dutenek bi asteko epea izango dute izena emateko.
Familia Eguna, maiatzaren 27an
Atxutxiamaikak, Udal Ludotekarekin batera, Familia Eguna antolatu du maiatzaren 27rako. Idotorben izango da (eguraldi txarra eginez gero, Maalan). Bertan hamaiketako modura piknika egingo dute, gero paella jana eta arratsaldean ikuskizun bat eta erromeria egongo dira. Maiatzaren 8an zabalduko dute izen ematea.