Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

udalekuak mendaro sanferminUdaleku irekietarako izena emateko epea zabaldu du Mendaroko Udalak. Uztailaren 3tik 21era egingo dira, 09:30etik 13:00etara, eta bi taldetan banatuko dituzte haurrak: HH3-LH1 eta LH2-LH6.

Maiatzaren 5a arteko epea dago izena emateko. Horretarako fitxa bat bete beharko da eta dagokion diru zenbatekoa sartu ondorengo kontu korronte honetan, kontzeptuan izen-abizenak zehaztuta: 2095 5054 011061225891.

Haur bakoitzeko 80 euro ordaindu behar dira (familia ugariei %25eko deskontua egingo zaie hirugarren umeagatik). Mendarokoak ez diren umeak 110 euro ordaindu beharko dituzte.
Mendaroko Udaletik ohartarazi dutenez, etxeetan banatu dituzten publizitate eskuorrietan Haur Hezkuntzako 4. mailatik aurrerako umeek parte hartu zezaketela zioen, baina HH3koek ere parte hartu ahal izango dute.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza