Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

udaldirako eskaintza elgoibar baldekadaAtxutxiamaikak eta Udal Ludotekak elkarlanean prestatu duten Udaldiko Aisia Eskaintzan izena emateko epea gaur, apirilak 24, zabalduko dute, 16:00etatik aurrera.

Haur Hezkuntzako bigarren mailatik hasita Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arteko umeentzako eskaintza zabala prestatu dute Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan. Ekintza horietan parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, eta antolatzaileek gogorarazi dute plazak mugatuak izango direla. Ekintza bakoitzak bere prezioa izango du, eta nahi izanez gero, bi epealditan ordaintzeko aukera ere badago. Horrez gain, DSLB (AGI), DBE (RGI) eta GLL (AES) jasotzen dituzten familiek %70eko deskontua izango dute, eta familia ugarientzako edo bigarren seme-alabagatiko deskontua %30ekoa izango da.
Interesatuek gaurtik (apirilak 24) maiatzaren 7ra bitartean eman beharko dute izena Elgoibarko Izarran, Ludotekan edo www.elgoibarkoizarra.eus webgunean. Izena emateko epea 16:00etan irekiko da.

 udaldia elgoibar apariketan HH2 4

udaldia elgoibar Firin Faran HH5LH1

udaldia elgoibar abixadan LH2 3

udaldia elgoibar aldenik alden LH46

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza