Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

mendaro bizikletaz 4Mendaroko Arno Guraso Elkarteak antolatuta, Mendaro Bizikletaz irteeran parte hartu zuten 40 bat lagunek, ume eta nagusi, domeka goizean.

Familian egiteko mendi irteerak antolatzen ditu Arno Guraso Elkarteak, baina oraingoan mendi tontorrak alde batera laga eta bizikleta hartuta Mendaron barrena bueltatxo bat ematea erabaki zuten, eta hala antolatu zuten Mendaro Bizikletaz. 40 bat lagun batu ziren domeka goizean Herriko Enparantzan, eta Lizarolatik pasa ostean Plaza Auzoraino iritsi ziren, handik berriz Herriko Enparantzara bueltatzeko. Umeei zein nagusiei motz egin zitzaiela bidea azaldu dute antolatzaileek eta gehiago ibiltzeko gogoarekin amaitu zutela irteera. Hain zuzen ere, herritik kanpora irten eta bizikleta ibilaldiak egitea gustatuko litzaieke Arnoko arduradunei aurrerantzean, eta ideia hori herritarrekin partekatzeko, -eta izan daitezkeen zalantzak argitu eta beldurrak uxatzeko-, antolatu dute irteera hau, besteak beste. Udaberrian edo uda partean, esaterako, Azkoitia eta Zumarraga lotzen dituen bidegorrira edo Ulibarri Ganboara irteerak egitea nahi dute.

Arno Guraso Elkartekoek arnogara.wordpress.com web orrian edo Facebook sare sozialean duten orrian jakinaraziko dute euren asmoen berri.

mendaro bizikletaz 2

mendaro bizikletaz 3

mendaro bizikletaz 1

2017 03 26 mendaro bizikletaz 5

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza