Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

grafiti tailerra elgoibar gaztelekuaElgoibarko Gaztelekuak grafiti tailerra eskaini zuen joan den zapatuan. Sprayak hartu eta Basarte eta San Roke artean dagoen autopistako zubiko zutabeetako batean margotu zuten euskararen aldeko mezua duen grafitia.

Euskararen Eguna izan berri dela-eta, “Jalgi hadi plazara” esaldia margotu zuten gazteek Basarte auzoko jolastokiaren behealdean dagoen zutabean, lelo hori izan baita Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldeak aurten erabili duena.

Grafitigileek egin ohi duten moduan, euren nortasuna eskutuan mantendu nahi izan zuten gazte elgoibartarrek, argazkiotan ikus dezakezuenez.

 grafiti tailerra elgoibar gaztelekua 1

grafiti tailerra elgoibar gaztelekua 2

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza