Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 morkaiko elgoibar pirinioetakoharribitxoakAzken txanpan sartu da Morkaiko mendi taldearen Udazkeneko mendi emanaldien zikloa. Haritz Arrietak, Ander Izagirrek eta Aitor Montesek 'Pirinioetako Harribitxoen bila izeneko saioa aurkeztuko dute gaur (azaroak 24).

Animalien behaketa eta dokumentatzearekin gozatzen du mendiaz hirukote honek. Joan den udan Pirinioetako bazterrak miatzen aritu ziren eta animalia espezie nabarmen batzuen irudiak grabatzea lortu zuten, mendikate ezagun honek altxor biologiko miresgarriak ezkutatzen baititu bilatzen jakin eta pazientzia piska bat izanez gero. Bidaia horretan jasotako irudiak jendaurrean erakutsiko dituzte gaur, Inazio Bereziartua musika eskolako auditorioan eskainiko duten saioan, 19:30ean.

Udazkeneko mendi emanaldi ziokloko azkenaurreko saioa izango da gaurkoa.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza